XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ezin gintezke ahazkorrarena egin (hila hilobira eta bizia bizi-ogira), ezin gintezke heriotza umeen antzera begiratu.

Hona azaroko hilabete honetan dakardan pentsakizuna.

Uda eta udazken arraro hauetako bero haundi haiek joanak, egunak azkarki laburtuak, hotza eta iluna nagusitzen hasiak, hona azaroa, hilen-hilabetea.

Hotzaren eta ilunaren hilabetea ote da guretzat?

Ez bakarrik euria eta hotza datozkigulako.

Ezta udazkenean ostroak ama-lurra besarkatzen dutelako ere.

Egun horiek hurbiltzearekin, ilundura batek estaltzen digu beharbada bihotza, bereziki zauriak orain berri baldinbaditugu.

Maite ditugunen galtzeak ematen digun minaren gainetik, beste galdera sakon bat ere sortzen zaigu: eta geroko gero hori bai-ote-da?

Azken denborako ikerketa, asmaketa eta jakinduri berri miresgarriak ere ez digute argi askorik ekarri.

Galdera hori, gizon-emakume guztiona da.

Denek joan behar dugu, ez dezakegu dudarik egin.

Baina nora goaz, hori da galdera eta kezka.

Misteriozko ate haren haruntzaldian, zer ote dago?, zer ikusiko dugu?

Hainbat egunkarietan hilerri loretsuak ikusi ditugu.

Bazirudien loretegi apainduak zirela.

Ez ote zerbait tragikomikoa?

Ez nuke nahi sentipen hauekin parodiarik egitea, ezta ere hitza merkerik eta arinik ixurtzea, ez... ez...

Ni neu lotsatu egiten naiz teologi antzeko erretolika diztiratsuak idaztea, behar bada nere fedearen sendotasuna urriago eta kaxkarrago delako.

Baina edonola-ere, hauxe bai esan nahi nuke: ez egidazu heriotzaren harago edo geroago zer dagoen galdetu, izan liteke zure galdera Jesukristori buruz.

Eta hor ikusten dut erantzuna, bere bizitzan, heriotzan eta berpiztueran.

Zer gertatzen da guzti honetaz, heriotza datorrenean?

Kristo berpiztuarengan gertatu zen bera (...)